martes, 5 de mayo de 2015

Inoiz idatzitako gutunak



Hemen naiz azkenik, zuri idazten baina ez da izan lehen aldia.

Buruan ideiak aldikiro etorri eta joan zaizkit. Askotan hasi naiz pentsamenduak jostatzen, haritzen eta kiribiltzen zerbaitek atzera botazen zituen arte, hurrun! Desegin egin gabe baina ikustezin bihurtuz, ezin idatzi lapurtuko hitzak eta berriz ere itxarote luzea iristen zen. Bila nenbil, ezin topatu mihi punta zuritzen zeinenzaila den batzuetan nahi duzuna esatea, zeinen errexa ahaztea.

Argi dago, ezin zaitudala ahaztu, gehiagi maite zaitut.

Hau eta hura datozkit gogora, zurekin pasatako momentuak, jolasak, eztabaidak eta bizipin horiek guztiak biderkatu, nahasi, handi eta erraldoitu egiten zaizkit handitu eta handi, niri goitik behera begiratu arte eta hor txiki bihurtuta nire gogoetaren aurrean unkituta, begiak hezetzen zaizkit, bihotzaren taupadak sentitzen lepoko azal azpian eta baita buru atzeko izerdia. 

Ez, ez zara nire aldetik inoiz joan, ezinezkoa da, nire barnean zaude.

Inoiz malkorik bota dut, zergaitik ez esan, Baina ez malkoek, ez liskarrek ezta zureganako hitzek zaituzte nigana berriz ekarri eta geroz eta hurrunago zaude, sentitze dut eta sentitzen duzula sentiitzen dut. 

Zure omenez ardo bi. 

Azkenean idatzi dizut badakidalako berandu dela, zorte on eta bizi oparoa zuontzat, merezi duzue eta.

Xabier